Irteera Lekua: Eibar (Gipuzkoa)

MTB irteera Eibartik. Lehenik eta behin Soraluzeraino joango gara Txurruka jatetxetik Atzantxaboletaraino. Lehenik, pagadi batzuk igaroko ditugu eta gero Anboto eta Udalaitz inguruak ikuspegi politak ikusten diren pista batetik jarraituko dugu. Etengabe gora eta behera ibilita Gorla mendatera iritsiko gara. Errepidea zeharkatuta, Trekutzeraino jarraituko dugu, eta, han, Irimoko gurutzeraino eramango gaituen igoerari ekingo diogu. Pista beretik itzuliko gara, aurrerago Deskarga mendatera jaisten den pista hartzeko, eta errepidera irten gabe, bidegorrira jaitsiko gara, Eibarrera itzultzeko. (Bidegorriko tunel batek erorketa bat du eta, hori sahiesteko Uzarragarantz igotzen dugu).

Kilometroak: 57km

Metroak: 1260m